viernes, 7 de junio de 2013

OTARTEKO LEHIAKETA


OTARTEKO LEIHAKETA

Maiatzaren 28an gelako bazkaria izan genuen, baina ez zen izan lehen izandako bazkarien antzekoa, otarteko txapelketa bat izan zen.
Milak eta Asierrek, izan zuten ideia azaldu zigutenean, ez zitzaigun asko gustatu, baina lanean hasi orduko gogoko izan genuen. Bederatzi taldetan banatu ginen, talde bakoitzak gustoko zuen otarteko bat diseinatu behar zuen, taldekoen artean ados jartzea ez zen lan erraza izan. Taldeko denei gustatu behar zitzaien otartekoa, hori izango zelako menua, baina azkenean otarteko oso goxoak atera ziren. Esan zigutenez, otartekoa aurkezteko modua kontuan izango zuten, eta txukuntasuna... ideia oso onak izan genituen aurkezteko orduan. Astelehenean dena prestatu genuen: ze material, osagaiak, ekarri behar genuena. Astearte goizean oso urduri geunden. Hamaiketan aurkezpena prestatzen hasi ginen, eta hamabietan otartekoak martxan jarri ziren. Ordu bata laurden gutxitarako jaten hasi ginen, eta irakasleak aurkezpenerako egindako otartekoak dastatzen. Bukatu genuenean, irakasleek guztiok ginela irabazle esan ziguten, denen bokadiloak oso ondo zeudelako, eta saria aurreko egunean egindako bizkotxoak zirela, baina guk pentsatu genuen hori ez zela merezi genuen saria, bizkotxoak guk egin genituen eta.  Guk amorru handia genuen. Dena jaso ondoren unibertsitatera abiatu ginen “Ebook” antzerkia ikustera. Oso dibertigarria izan zen.

 Egun zoragarri bat pasa genuen !

6. MAILAKO IKASLEAK

martes, 5 de marzo de 2013

IKASLE OHIAK



        IKASLE OHIAK



Otsailaren 15ean ostirala, DBH-ko 4 ikasle etorri ziren. Bi laugarren mailakoak, Ibone eta Unai eta beste biak lehenengo mailakoak Iñigo eta Ane. Guk galdera batzuk prestatu genizkien eta beraiek erantzun zizkiguten, baina horretaz aparte aholkuak eman zizkiguten eta DBH-k nola funzionatzen duen azaldu ziguten. Galdera batzuk hauek izan ziren: Euskara maila oso altua da? San Andres-ekoa bezalakoa. Ze aldaketa ikusi duzue San Andresetik DBH-ra?
Ikasteko modua desberdina dela, irakasle gehiago daudela eta etxerako lan gehiago bidaltzen dituztela esan ziguten, baina pixkanaka erreza dela gauza berriei ohitzea. Emandako aholkuak adibidez: etxerako lanak azken momenturako ez uztea eta denborarekin egitea; eskemak egitea lagungarria dela eta han eskatuko dizkigutela hainbat lan egiteko; gauzak ondo antolatu behar direla gero azterketaren bat heltzen denean zure burua prest egoteko eta ez larritzeko. DBH-k nola funtzionatzen duen: lan gehienak boligrafoarekin egiten dituzte, baina arkatza ere erabiltzen dute. Jan ondoren denbora librea duzu eta liburutegira joateko aukera duzu etxerako lanak edo bestelako lanak aurreratzeko. Faltak ez izateko etxerako lanak egunero egin behar dira, eskolara puntualitatez heldu behar zara, borrokak saieztu, eta oso garrantzitsua, ondo portatzea da. Guretzako oso interesgarria izan zen, gauza asko argitu zizkiguten. Orain badakigu zer aurkituko dugun DBH-n. Askoz ere lasaiago goaz, beldurrik gabe!!! 

lunes, 18 de febrero de 2013

GURASOEN AURREKO AURKEZPENA

Kaixo familia. Aurreko otsailaren 5ean (Santa Ageda eguna) gurasoen aurreko aurkezpena antolatu genuen 6. mailako ikasleok. Badakigu ia denak etorri zinetela baina badezpada ere, eta oroitzapen modura hemen aurkitu dezakezue lehenengo hiruhilabetean landutako proiektuaren power point aurkezpena. On egin daizuela eta gozatu gure lanaz.




jueves, 10 de enero de 2013




AZAROAREN 28AN FERNANDO SERRANO GELARA ETORRI ZEN. OLAGARROEI BURUZ HITZ EGIN ZIGUN. ADITUARI ENTZUN ONDOREN TALDEETAN EGINDAKO LANAK DIRA HONAKO HAUEK. GOZATU ITSASOKO GAZIA!!!


FERNANDO SERRANOREN HITZALDIA:

Fernando Serranok hitzaldi bat eman zigun olagarroei buruz 6. mailakooi. 53 galdera egin genizkion  eta hau da ikasi duguna: mota askotako olagarroak daudela, arrantzale bakoitzak bere modu desberdina daukala olagarroak  harrapatzeko. Fernando Serranok bere modua dauka, olagarroak harrapatzeko makil berezi batekin harrapatzen ditu. Makil horrek punta batean oihal zuri batzuk ditu eta gantxo bat, olagarro batzuk oso pozointsuak dira: Australiako olagarro eraztun urdina adibidez. Olagarroak harrapatzea hobby bat da Fernando Serranorentzat. Orain dela 5 edo 6urte hasi zen olagarroak harrapatzen.  Olagarroa harrapatzera zoazenean tinta botatzen du, eta tinta kentzea oso zaila da.  

Olagarroak mokoan pozoia dauka eta haginka egiten badizu azala sutzen edo kutsatzen dizu, olagarroen bentosak oso indartsuak eta oso itsasgarriak dira. Olagarroa lehenengoan ez baduzu harrapatzen ezkutatu eta haitzetatik ez da berriro  aterako. Kondaira batek esaten du 9 m eta 272 kilogramoko olagarro bat harrapatu zutela, baina batzuk gezurra dela pentsatzen dute. Olagarroak hiru bihotz ditu, bi bihotzek odola zakatzetaraino garraiatzen dute  eta besteak gorputz osarako. Krustazioak eta arrainak jaten dituzte. Olagarroak itsas hondoko arroken barruan aurki ditzakegu. Olagarroak Zumaian eta Mutrikun aurki ditzakegu. Olagarroak harrapatzerakoan kontu handiz ibili behar duzu arroka batetik bestera pasatzean edo min handia jaso dezakezu. Olagarro batek kumeak sortzeko  olagarro harrak 3. garroa emearen kloakan sartu behar du eta horrela ugaltzen dira olagarroak. Olagarroek arrautzak ipintzen dituztenean 150.000 edo 300.000 ipintzen dituzte. Emeak hilabete batean, arrautzak zaintzen dituen bitartean ez du ezer jaten, eta arrautzak apurtzen direnean ama gosez hiltzen da eta bakarrik 2 edo 3 kume heldutasunera iristen dira . Gaur egun, egun bakoitzean olagarro bat harrapa dezakegu, eta  0,750 kg baino gehiago pisatu behar du. Pedro Gorritiberak urte batean 1.320 olagarro harrapatu zituen, 1.994. urtean. Olagarroak harrapatzeko beste modu: zilindro bat uretara botatzen duzu, olioarekin barruan, olioak olagarroei erakartzen die eta orduan zilindroari oratzen dira eta gero zilindroa atera eta olagarroa harrapatuta egongo da. Olagarro bat harrapatu behar duzunean batzuetan olagarroa beso gabe gelditu ahal da. Zaila da ikustea harra edo emea den. Pelikuletan ere olagarroa agertzen da: sirenitaren pertsonaia gaiztoa, komikietan, liburuetan, etab. 
  
Olagarroa jateko modu ezberdinak daude:
Entsaladan
Patata egosiekin
Pimientarekin
Olioarekin

 Olagarro mota batzuk: Octopus Vulgaris, Olagarro Eraztun Urdina, Haliphron Atlanticus eta Eteroctopus do Fleini. Bakoitza leku desberdin batean bizi da.
Olagarroak marrazoak hiltzen saiatzen dira.
Olagarroek ikusmen oso ona dute, oroimena ere, baina guztiz gorrak dira.        
                     


                                                          



 FERNANDO SERRANOREN HITZALDIA
 OLAGARROAK
                                                                                                      
2012ko azaroaren 28an Fernando Serrano 6. mailakooi olagarroen buruzko hitzaldi bat ematera etorri zen. Lehenengo  Fernando Serranok bere hitzaldia aurkeztu zuen, hitzaldia oso interesgarria izan zen, olagarroak zelan arrantzatzen diren azaldu zigun, ze tresnekin, olagarroen bizitza, zer jaten duten… Gure ustez asko ikasi dugu eta arreta asko eskaini diogu Fernandori. Geroago 43 galderak egin dizkiogu eta oso ingieniotsuak izan dira, inor ez da  aspertu eta denak oso adi egon gara bere hitzaldian eta hau ikasi dugu:


Adibidez: Olagarro Eraztun  Urdina oso pozoitsua dela ikasi dugu eta pertsona bat hil dezakeela. Baina bakarrik Australian aurkitzen dira. Olagarro guztiak moko bat dutela,  moko horretan pozoia dute eta  koska egiten badizu pozoia txertatzen dizu. Hori gertatzen baldin bada  medikura  joan behar duzu sendatzera. Olagarro gehienak ez dute pertsona bat hiltzeko nahikoak. Baita ere olagarro guztiak 3 bihotz dituztela ikasi genuen. Horietariko bik odola zakatzetara  eramateko eta bestea gorputzera eramateko. Aurkitu duten  olagarro handienak  9 metro neurtzen zituen eta 272 kg pisatzen zituen. Hau kondaira bat besterik ez da, ez da frogatu egia denik. Olagarroak mimetismoa erabiltzen du bere janaria harrapatzeko eta bere etsaiengandik babesteko. Olagarroek arrainak eta krustazeo txikiak jaten dituzte. Olagarroek 8 tentakulu dituzte eta arraren hirugarrena organo sexuala da.  Olagarro emeak 150000 eta 300000 arrautzen artean gorde ditzake. Bi edo hiru bakarrik heldutasunera heltzen  dira. Olagarro emea arrautzak zaintzen gelditzen da, olagarroak arrautzatik atera arte, hilabete bat jan gabe gelditzen da eta gero gosez hiltzen da.  

Olagarroak ehizatzeko, normalean, makila baten puntan, zapi zuria, oiloaren hanka edo olagarro zati bat jartzen da. Olagarroak makila jarraitzen du, eta arroken artetik irteten denean  gako batekin harrapatu eta kolpeka hasten zaio tontotu arte. Horrela ehizatzen dira. Arrisku handiena, haitzetatik jauztea da. Ez jausteko arropa berezia eraman behar da.
Lege batek egunean olagarro bat bakarrik harrapatu ahal dela eta 0,750kg gutxienez pisatu behar duela esaten du.  Arrantzan  doazela noizbait gertatu da olagarroa arrantzatzeko kanaberan itsatsi dela.Olagarroak lehen baino gutxiago daude pixkanaka-pixkanaka ehizatzen eta ehizatzen joan direlako eta kutsadura dela eta.
Pedro Gorritiberak 1994. urtean 1320 olagarro ehizatzea lortu zuen. Pedro pasadan urtean hil zen.

Olagarroa prestatzeko hainbat modu ezberdina daude, adibidez:
Entsaladan
Zopan
Patata egosiekin
Piperminarekin eta olioarekin

Olagarro mota hauek  leku ezberdinetakoak  dira: Octopus Vulgaris, Olagarro Eraztun Urdina, Haliphron Atlanticus eta Eteroctopus Dofleini.
  
 Nondik dator octopodo izena:
Greziarretik dator  octopodo izena: octó, zortzi eta podós, hanka.

Olagarroen bizitza:
 Handiak izan arren oso lotsatiak dira eta gauean bakarrik ateratzen dira janaria harrapatzera.
Animali handiak, adibidez morenak, olagarroak erasotzen ditu beti eta olagarroek euren burua defendatzeko tinta botatzen dute.
Olagarroak harrapatzen dituzunean beso batetik olagarroek beraien burua salbatzeko besoa sakrifikatzen dute.



FERNADO SERRANOREN HITZALDIA  
 (OLAGARROAK)


   
2012ko azaroaren 28an Fernando Serrano (Asier Serrano 6. mailako maisuaren aita) gure eskolara etorri zen olagarroaz hitzaldi bat ematera, aurtengo lehen hiruhilekoaren gaia itsas animaliak delako. Berak 20 minutuko hitzaldi bat eman zuen eta ondoren guk 43 galdera egin genizkion, oso interesgarriak izan ziren. Arreta asko jarri genion Fernandori. Gauza asko ikasi genituen: 

Olagarroak harrapatzea hobby bat da berarentzat orain dela 5 edo 6 urte hasi zen. Normalean bakarrik ehizatzen ditu olagarroak. Debako hondartzan ehizatzen ditu eta bestela Mutrikun. Olagarro asko ehizatu ditu baina gehien pisatzen zuenak 2.200g pisatzen zituen.

 “Octopodo” hitza greziarretik dator “octo”, zortzi esan nahi du eta “podo” oinak.

 Olagarroek hiru bihotz dituzte bik zakatzetara garraiatzen dute odola eta hirugarrenak beste organo guztietara. Olagarroak 8 garro dituzte eta harraren hirugarrena bere organo sexuala da. Emeari espermatoforoak sartu ondoren ama kobazuloan sartu eta arrautzak
(150.000 eta 300.000 aldean) kobazulo gainean zintzilikatzen ditu eta hilabete batez zaintzen ditu hauek ernamuintzean  ama gosez hiltzen da. Normalean bi edo hiru olagarro heltzen dira gaztarora beste guztiak hil egiten dira.

Olagarroak arrainak eta krustazeo txikiak jaten dituzte. Olagarroek moko txiki bat dute eta horrekin bere janaria harrapatzen dute.

Olagarro mota pila bat daude baina pozoitsuena Olagarro Eraztun Urdina da Australian bizi  da horregatik hemen ezin dugu ikusi.

Fernandok, olagarroak ehizatzeko makila bat zapi txuri batzuekin eta bi gantxoekin egiten du. Fernandok esan zigun alde batetik bestera mugitzen duela zapia. Zapi zuriak olagarroa erakartzen du eta olagarroak gakoetan harrapatuta gelditzen dira.
Oraingo legeak egunean olagarro bakarra harrapatu daitekeela esaten du, 0,750 kg baino gehiago pisatu behar du.
Lan  honetan arriskutsuena haitzetan jauztea da. Zortea baduzu ez duzu buruan kolpe handirik jasoko baina hala ere oso arriskutsua da.
Olagarroak marrazki bizidunetan eta liburuetan ere ateratzen dira pertsonai gaiztoak bezala Adibidez:
Sirenatxoan pertsonaia gaiztoa.
 
                                          OSO ONDO PASATU GENUEN!!!!!!  





Fernando Serranoren bisita (olagarroak)


Gaur, azaroaren 28an Asier Serranoren aita ezagutu dugu, Fernando Serrano. San Andres eskolara etorri da seigarren mailakooi olagarroei buruz hitzaldi bat ematera. Berak hitzaldia prestatuta zuen, baina horretaz aparte guk galdera batzuk prestatuta genituen berarentzat, eta asko gustatu zaizkio. 
Berarentzat hobby bat izan arren bost edo sei urte daramatza olagarroak ehizatzen eta berak ikasitako guztia guri kontatu digu. Datu asko eman dizkigu, eta pila bat ikasi dugu: olagarroaren izen zientifikoa, nola ehizatzen diren olagarroak, ze motatakoak dauden, nola defenditzen diren, zertaz elikatzen diren, zein izan den Euskal Herrian olagarro ehiztari ospetsuena etab. Olagarroaren izen zientifikoa Octopus vulgaris da, Greziarretik dator, octo, zortzi eta podo, hanka. Baina gehien gustatu zaiguna bere makila atera duenean izan da, eta olagarro hilkorraren argazki bat erakutsi digunean (eraztun urdineko olagarroa).  Eta bitxikeriaren bat  ere kontatu digu: Arrak duen hirugarren tentakulua umeak edukitzeko erabiltzen du, eta tentakulu horretatik emeari bere espermatoforoak sartzen dizkio zulotik. Emeak 150.000tik 300.000 kume arte izan ditzake, emeak arrautzak jartzen dituenean hilabete bat egoten da hauek zaintzen, arrautzak lehertu arte, momentu hartan ama gosez hil egiten da. Arrautza horietatik bi edo hiru olagarro gaztarora heltzen dira. Olagarroak hiru bihotz dituzte, bik odola birikietara eramaten dute, eta bat gorputzeko beste ataletara. Hainbat ipuin, istorio, eta komikietan olagarroak pertsonaiak dira, eta gehienetan gaiztoak, adibidez sirenatxoan. Olagarroak ehiztari bat bera hartzera doala konturatzen denean tintaren bidez defenditzen da, edo bestela eskumuturrean kiribiltzen zaizu eta mokoarekin duen pozoia txertatzen dizu, pixka-bat handitzen zaizu baina medikura segituan joanda ez da ezer gertatzen, eta olagarroa lehenengoan harrapatzen ez  bada ez da berriro kobazulotik irtengo, guztiz gorrak izan arren oso azkarrak dira eta. 
Gauza harrigarriak ere aipatu ditu, kondairak, aurkitu den olagarrorik  handienak 9 metro altuera zuela esaten du, eta 272 kg pisatzen zituela, Fernandok ehizatu duen olagarrorik handiena 2,200kg pisatzen zuen. 
 Olagarroen ehizan arau batzuk ere  bete behar dira, edozein uretako animaliarik hartzeko baimen bat behar da, eta debekatuta dago 0,750kg baino gutxiago pisatzen duten olagarroak hartzea. 1994. urtean Pedro Gorritiabereak 1.320 olagarro ehizatzea lortu zuen. Baina gaur egun, urtean 365 edo 366 ehizatu ahal dira soilik, debekatuta dagoelako egunean bat baino gehiago hartzea. Olagarroen elikagaia oso arrunta da, arrain batzuk eta krustazeo txikiak. Ehizatzean, makila luze baten puntan oilo hanka bat, zapi zuri bat edo olagarro tentakulu bat jartzen da, honela olagarroa bere kobazulotik ateratzen da eta beste makila batekin amu handi bat iltzatu egiten zaio. Olagarroak normalean jateko ehizatzen dira, modu askotara prestatu al dira:  entsaladan, zopan, patata egosiekin, piperminarekin eta olioarekin. 
Fernando lehenengo aldiz ikusi dugunean ez digu oso inpresio ona eman, pertsona nagusi bat zen eta hitzaldia aspermen bat izango zela pentsatu dugu, baina azkenean oso interesgarria izan da, eta asko gustatu zaigu.
  
FERNANDO SERRANOREN BISITA




Gu, 6. mailako ikasleak gara, azaroaren 28an Fernando Serrano bisita egitera etorri zen, eta guri olagarroen azalpena eman zigun. Azalpen honetan asko ikasi dugu eta orain ikasi duguna azalduko dizuegu: Ikusi zuen olagarro handiena 2 metro neurtzen zituela esan zigun. Baita ere orain dela 5-6 urte hasi zela olagarroak harrapatzen. Berak, olagarroak harrapatzeko erabiltzen zuen makila erakutsi zigun; makilak, zapi txuri bat zuen, eta ezkutatuta bi gako zorrotz zituen. Olagarro batzuk oso pozoitsuak dira eta arriskutsuena Australian bizi da, Olagarro Eraztun Urdina  deitzen da, duen pozoiarekin gizaki bat hil dezake. Baina Euskal Herrian ez daude horrelako olagarro pozoitsurik. Olagarroak harrapatzeko beste era bat: olioz beteta dagoen zilindro bat uretara botatzen da, olagarroa zilindroan sartzen denean zilindroa altxatzen da eta olagarroa zilindroan gelditzen da.



Arraren hirugarren tentakulua emearen zulotik sartzen du eta espermatoforoak sartzen dizkio. Olagarro emearen kumeak arrautzatik ateratzean emea gosez hiltzen da. 150.000 eta 300.000 arrautza artean ipini ahal ditu olagarro batek, baina oso olagarro gutxi heldutasunera iristen dira. Gaur egun, lehen baino olagarro gutxiago daude.

Pedro Gorritiberea hoberena zen olagarroaren ehizan, 1994.urtean 1.320 olagarro harrapatzea lortu zuen. Iaz hil zen. Olagarrok guztiz gorrak dira. Arrainez eta krustazeo txikiez elikatzen dira. Olagarroa besoan itsasten zaizunean, indartsuak direlako oso zaila da kentzea. Olagarroak, bere besoa sakrifikatu ahal du bere burua babesteko.



Olagarroak kostaldean bizi dira harrietan eta harearen hondoan hondarrean egoten dira. Bere  mimetismoz aprobetxatzen dira beraien harrapakina erasotzeko, edo mokoarekin pozoia sartzen dio, eta harrapakina tontotuta gelditzen da. Olagarroak bakarrik harrapatzen dituela esan zigun, harrapatu eta gero jan egiten dituela. Hartu duen olagarro handiena 2 kilokoa zen.  Txikia zenean ere olagarroak gustatzen zitzaizkion. Olagarroak ere liburuetan, pelikuletan, komikietan etab agertzen dira.



FERNANDO SERRANORI EGINDAKO GALDEKETA ETA ERANTZUNAK

     Noizbait disekzionatu al duzu olagarrorik? Ez.
-          Bakarrik edo lagunduta ehizatzen duzu? Behin bakarrik joan naiz lagun batekin.

-         Non ehizatzen dituzu olagarroak? Debako arroketan.

-          Ehizatu ondoren jan egiten dituzu? Bai, noski.
-          Noiz hasi zinen olagarroak ehizatzen? Orain dela 5 edo 6 urte.
-          Zein uste duzu dela ehizatzea eta arrantza egitearen arteko ezberdintasuna? Ez dakit baina nik makil batez egiten dudanez ehizatu egiten dudala esaten dut.
-          Nork erakutsi dizu ehizatzen? Inork.
-          Zein da garairik egokiena olagarroak ehizatzeko? Iraila eta Urria.
-          Hartu duzun olagarrorik handiena zenbat pisatzen zuen? 2.200 gramo.
-          Zer toki dira egokienak olagarroak ehizatzeko? Harroketan.
-          Zenbat irauten du  olagarroak ehizatzea? 2 ordu.
-          Olagarroak zenbat aldiz bota al dute tinta? Ez dakit, niri bi aldiz.
-          Noiz joaten zara olagarroak ehizatzera? Goizean, erosotasunarengaitik.
-          Txikia zirenean gustatzen zitzaizun arrantzatzea? Bai.
-          Beste hobbyrik ba al daukazu? Bai, korrika egitea.
-          Zertan egin duzu lan? Enpresa kooperatibo batzuen gerentea izan naiz.
-          Zergatik hartzen dituzu olagarroak eta ez beste animali batzuk? Segurtasunarengatik, eta beste animali batzuk ehizatu beharko banitu, eskopeta erosi eta lizentzia eduki beharko nuelako.
-          Arriskutsua al da olagarroak ehizatzea? Olagarroa bera ez da arriskutsua, baina harroketan jende asko erortzen da.
-          Zein sakoneratan bizi dira olagarroak? Nik hartzen ditudan olagarroak harroketan daude, harea bukatzen den lekuan.
-          Zer sentitzen duzu olagarro bat harrapatzen duzunean? Eta ihes egiten duenean? Bat harrapatzen dudanean pozik sentitzen naiz eta ihes egiten duenean frustratuta sentitzen naiz.
-          Gogoratzen zara ehizatu zenuen lehenengo olagarroaz? Ez, ez dut gogoratzen 6 urte pasatu direlako.
-          Zenbat neurtzen du olagarro normal batek? Gutxi gora behera metro bat edo piskat gehiago.
-          Olagarroak jateaz gain zerbait gehiagotarako balio du? Ezetz uste dut.
-          Zer gertatzen zaio olagarroari garro bat mozten badiozu? Beste bat ateratzen zaio? Ezin zaio beste bat atera.
-          Zergatik jotzen zaie olagarroei harrapatu bezain laster? Ez dezaten ihes egin eta bere okela bigunago izan dadin.
-          Ze inpresio izan zenuen olagarro batek lehenengo aldiz tinta bota zizunean? Inpresio asko, ez nuen espero.
-          Zenbateko tenperaturan bizi ohi dira olagarroak? Ez dakit, harroken artean bizi ohi dira.
-          Zergatik erakartzen dute gauza txuriek? Oso ikusgarria delako kolore txuria.
-          Zein izan da zure esperientziarik txarrena olagarroak ehizatzen? Hernia bat nuenean makurtzerakoan olagarroren bat harrapatzerakoan.
-          Arrainak bezalako memoria dute olagarroek? Ez olagarroak askoz memoria hobea dute.
-          Nola dakizu olagarroa arra edo emea den? Ez dakit.
-          Zer sentitzen duzu olagarro bat eskuan edo hankan itsasten zaizunean? Erraza da olagarroa kentzea?  Itsasten zaizunean izu-ikara, eta ez da erreza kentzen.
-          Zenbat janari plater atera ahal dituzu olagarro arrunt batetatik?  6 edo 8.
-          Olagarroaren burua jaten da? Bai dena jaten da.
-          Noizean behin saldu duzu olagarrorik? Ez saldu ez baina oparitu bai.
-          Aspertzen al zara ez duzunean olagarrorik harrapatzen? Ez.
-          Zeintzuk dira olagarroak ehizatzeko zure lekurik gustokoenak? Deba, Zumaia eta Mutriku artean.
-          Urteko hilabeteren batean olagarroa arrantzatzea debekatuta al dago? Ez.
-          Ahal diguzu esan ze olagarro izan da zatarrena edo politena zuretzat? Txikienak izan dira politenak.
-          Baimena eduki behar da olagarroak harrapatzeko? Bai.
-          Zenbat modu daude olagarro bat sukaldatzeko? Zopan, patatekin, entsaladan…
-          Zenbat denbora irauten duzu arrantza egiten? 2 ordu inguru.